Psiquiatrikoan

Beldurra,

pertsonen gaineko kontrol osoa,

zigor etengabeak,

hutseratzen zaituen medikazio gogorra lehenengo egunetik.

.

Patologia duala gure azaletan,

terapia psikologiko baliogabeak lehenengo marra sartu orduko,

hilabete etxera joan gabe droga positibo bat emanez gero,

egonaldiaren zazpi hilabeteko luzapena drogaren ondorioz.

.

Torturatutako lagunak,

gizon bat bi urtez eskuak bizkarrera lotuta

medikuari eraso egiten saiatzeagatik,

10 egun luzez ohera lotuta zigor moduan,

bizi osorako kartzela zigorra familiarik gabekoentzat.

.

Zaldiak bagina bezala baretzen ginduten,

baina hala ere

egun guztian zehar aktibo egotera behartzen ginduten.

Nik lo egitea besterik ez nuen nahi.

Hainbat bikotekide izan nituen bertan

harreman fisiko txikiena izateko debekupean.

.

Ez nion gehiago eskatzen bizitzari,

ez nuen gehiago behar harengandik.

Lo egitea eta maitasuna besterik ez.

Bakea.


camisa de fuerza

Anuncios

2 comentarios en “Psiquiatrikoan

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s